Bi egunez jarraian eraso egin diote Kaxilda liburudendari
Kaxilda liburudendak sare sozialen bidez jakinarazi du larunbatean eta igandean erasoak jasan dituztela: “Larunbatean suntsitu eta lapurtu egin zuten, eta igandean suntsitu eta ‘boicot’ dioen margoketa egin zuten”, adierazi dute. Igo dituzten argazkietan ikusten den moduan, sarrerako ateko kristalak eta egurrak hautsi dituzte.
Elkartasun eta laguntasun mezuak helarazi dizkiete berehala hainbat erabiltzailek, eta liburu dendak adierazi du langileen arteko barne bilera bat egingo dutela, gertakariak analizatzeko eta erantzun bat idazteko.
Dos días seguidos de ataques a Kaxilda. Sábado destrozan y roban. Domingo destrozan y aparece la pintada “boicot”. Dos ataques seguidos, dos maneras de intentar pararnos. Dos respuestas inmediatas: abrimos al mediodía y a las 19 habrá actividad (sigue…) pic.twitter.com/CtuD3Zq7JB
— KAXILDA (@K_Xilda) December 20, 2021