Donostiako CGRko gimnasia erritmiko senior taldeak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan
Joan den ostegunetik igandera Iruñeko Navarra Arenan egin zen Espainiako Gimnasia Erritmiko Txapelketa, eta Donostiako CGR taldeko seniorrek brontzezko domina lortu dute, beste 50 talderen aurka. Mazoen ariketan nabarmendu ziren bereziki. Naroa Perez, Nora Perez, Kiara Romero, Sara Rozada eta Paula Sagasetak osatu dute brontzea lortu duen taldea, Jaione Tejedorrek eta Naiara Crujeirasek entrenatuta.
Bestalde, taldeko gazte mailako kirolariek ere lan ona egin zuten txapelketan, uztaietan eta zintetan.