Bidebietan bidegorria egiteko proiektua eguneratu du Donostiako Udalak
2018. urteko Partaidetzazko Aurrekontuetan onartu zen Bidebieta auzoaren eta Pasai San Pedro hiribidearen artean bidegorria eraikitzea, eta Tokiko Gobernu Batzordeak proiektuaren eguneratze bat onartu berri du. 413.985 euro bideratuko dituzte 455 metroko luzeera izango duen bidegorria eraikitzeko, eta gehienez lau hilabete iraungo dituzte lanek. Bidegorria tarte batzuetan galtzadan egongo da, eta beste batzuetan espaloian, eta Azkuene kalean hasi eta Colombine kalean amaituko da.