Kutxa Kultur Enean proiektu berriak aurkezteko epea ireki dute

Kutxa Kultur Enea programak, proiektuak jasotzeko epea ireki du, abenduaren 17tik urtarrilaren 17ra. “Sorkuntza eta berrikuntza komunitate batean” kultura arloko enpresa proiektuak sortzen laguntzeko egitasmoa da Kutxa Kultur Fundazioaren Enea programa, Tabakalerako laugarren solairuan dagoena.
Hainbat proiektu bultzatu dira urte hauetan. Gehienak, diseinua eta komunikazioa, arte eszenikoen sustapena, modaren industria, arkitektura eta ikus-entzunezkoen arloan. Aurten, bereziki baloratuko dira zientzia, teknologia eta gizarte arloetako zeharkako ikuspegiak dituzten proiektuak.