XIV. Kontxapuzoi solidarioa bertan behera utzi dute, koronabirusa dela eta
Koronabirus kasu positiboak eta intzidentzia metatua gorantz doaz, eta Fortuna Kirol Elkarteak 2021eko Kontxapuzoi solidarioa bertan behera uzteko erabakia hartu du. Abenduaren 25ean zen egitekoa, baina azkenean 2022an egin beharko dutela adierazi dute antolatzaileek: “Koronabirus kasuen gorakada dela eta, eta aldageletako edukiera kontrolatzeko zailtasuna dela eta, XIV. Kontxapuzoia bertan behera uztea erabaki dugu. Gure aldetik ahal dugun guztia egingo dugu 2022. urtean Kontxako hondartza berriro ere solidaritatez bete dadin. Beraz, 2022ko abenduaren 25ean ikusiko dugu elkar”.