Naiz Irratiak 'Jaiotza basatia' jendaurreko irratsaioa eskainiko du Dokan
NAIZ Irratiak Jaiotza basatia irratsaioa eskainiko du Doka Antzokian abenduaren 27an. Kamikaz kolektiboko Amancay Gaztañaga, Iraia Elias, Erika Olaizola eta Miren Gaztañagak aurkeztuko dute saioa eta jendaurrean egingo da. Azpeitiako Dinamoa sormen gunean ere izango dira abenduaren 26ean.
Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta egun batzuk lehenago egongo da izena emateko aukera, Internet bidez. Irratsaioa hasi baino 30 minutu lehenago irekiko dira ateak. Saio honetan, gaur egungo ospakizunak aztertuko dituzte Helena Bereziartua terapeutarekin batera. Irratsaioak zuzenean emango dira Naiz Irratian, FM bidez zein streaming bidez.