Olentzero eta Mari Domingik San Martin auzoa bisitatuko dute gaur
Gaur arratsaldean, Olentzero eta Mari Domingik San Martin auzoa bisitatuko dute. San Martin Auzoa egitasmoak gonbidatu ditu, eta kalejira batekin egingo diete harrera 18:00etan.
Lehenik eta behin, Eskola taldeko dantzariek Easo kaleko 18. zenbakian postontzia jasoko dute, ondoren Olentzerori emateko. Kalejira San Bartolome kaletik abiatuko da “Aingeruaren Atea deritzon tokiraino (Aldapetako aldapan sartzeko eskailerak). Bertatik jaitsiko dira Olentzero eta Mari Domingi, eta aurretik trikitilariak eta zuzigileak izango dituzte. Segidan auzotik ibilbide baten egingo dute: Lersundi Jenerala kaletik, San Martin kaletik, Easo Kaletik eta Zubieta kaletik igaroko dira, eta azkenik, Kontxako pasealekuan amaituko dute kalejira. Musukoa janzteko eta distantziak mantzentzeko eskatu dute antolatzaileek.