Argindarraren igoera, denon ahotan
Argindarraren prezioak ez dio garestitzeari eta errekor historikoak hausteari utzi urte osoan zehar, eta herritar orok nabaritu du igoera hori bere etxeko, bulegoko edo dena delakoko fakturan. Horren aurrean, mobilizazioak egin dira leku askotan, baita Donostian ere. Esaterako, urrian, hainbat auzotan itzalaldiak, lapiko jotzeak eta protestak egin zituzten, EH Bilduk deituta, Deskonektatu elektriketatik! lelopean.