Amaiur Sarriegik 2025era arte luzatu du kontratua Realarekin
Realak eta Amaiur Sarriegik akordioa lortu dute donostiarraren kontratua 2025 denboraldia bukatu bitarte luzatzeko. Sarriegik Anoetako bulegoetan sinatu du kontratu berria. “Niretzako ohore bat da. Realeko kamiseta janzten dudanean nire maila onena ematen saiatzen naiz eta gauza polit asko etorriko dira orain”, adierazi du aurrelari donostiarrak.
IRUTXULOKO HITZAren urriaren 1eko astekariko protagonista izan zen Sarriegi. Denboraldi bikaina egiten ari da Realarekin.