Errege opil banaketa solidariorako prest

errege opila

Errege Magoak heltzear dira, eta urteroko legez, Gipuzkoako Caritasek errege opil banaketa antolatu du Donostian biharko, hilaren 5erako. Gipuzkoa plazan egingo dute banaketa, 10:00etatik 14:00etara, eta 1.500 errege opil zati inguru banatuko dituzte. Banaketan biltzen dute dirua gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzako proiektuetara bideratuko dute.

Hain zuzen, zati bakoitza (txokolate beroarekin lagunduta) bi euroren truk salduko dute. Gainera, bertaratzeko aukerarik ez dutenek ere euren zati sinbolikoa erosi ahalko dute, ekarpena egiteko. Horretarako, Bizum bidez bidali daiteke dirua, 38029 zenbakira.

HITZAkide HITZAkide