Lau egunetan bi sute piztu dira Artikutzan
Azken lau egunetan bitan hartu du sua Artikutzako mendiak, bart gauean azkenekoz. Suhiltzaileak gauez lanean aritu dira sua itzaltzeko, eta adierazi dute hego haizeak ez duela lagundu lan horretan. Lesakako eta Goizuetako suhiltzaileek lagundu diete Artikutzako basozain eta suhiltzaileei lanetan.
Gabon zahar gauean izan zen aurreko sutea, eta hamar hektarea inguru erre zituen sute horrek. Asteak daramatza euririk egin gabe Donostian eta Euskal Herrian orokorrean, baina gaur eguerdian berriro itzuliko dira prezipitazioak gurera.
#ParqueVoluntariosGoizueta #ParqueVoluntariosLesaka#guarderio de Artikutza #ParqueCordovilla está noche trabajando en incendio forestal en Artikutza pic.twitter.com/s9uTpTS98c
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) January 3, 2022