Bilera irekiak antolatu ditu GKSk Antiguan eta Intxaurrondon

Asanblada irekiak egingo ditu Gazte Koordinadora Sozialistak, urtarrilaren 7an 18:30ean Txantxarrekan eta Letaman gaztetxeetan. Bertan, “burgesiaren ofentsiba ekonomikoa eta politikoaren diktaduraren” inguruan jardungo dute. Manifestazio nazionala deitu dute urtarrilaren 29an Bilbon eta horren harira egiten ari dira ekimenok.
Seigarren olatuaren harira, “politikari profesionalek hartu dituzten neurrien izaera autoritarioa” salatzeko mobilizazioak egiten ari da GKS. Adierazi dutenez “neurriek ez dute osasun arrazoirik, totalitarioa baizik, eta beharrezkoa da horiei aurre egitea”.