'Jaietan denok jai' plataformak protesta egin du turismo olde handiko eremua handitzearen kontra

Donostiako Udalak onartu duen turismo olde handiko eremua zabaltzea salatu du ‘Jaietan denok jai’ plataformak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osatzen dute eta igande eta jaiegunetan irekitzeak zero izan behar direla defendatu dute, gaur mobilizazio bat eginez.
Donostiako Udal gobernuak abenduaren 21ean onartutako Turismo-olde Handiko Eremuaren mugaketa berrian, Bretxako gunearen barruan dauden saltokiek ordutegi askatasuna izango lukete eta 2022an eta 2023an igande eta jaiegun guztietan ireki ahal izango lukete. Plataformak udal gobernuari 2015ean zegoen turismo olde handiko eremuaren mugaketara itzul dadila eskatu nahi dio.
Ordutegi luzapen horiek, funtsean, “merkataritza gune handien eta multinazionalen onurarako diseinatuta” daudela salatu dute sindikatuek, eta “saltoki txikien eta lan eskubideen aurkakoak” direla sute dute.
“Turismoa aitzakia ezin hobea bihurtu da politikariak langileez, herritarrez eta merkatari txikiez ahazteko”.