Guraso eta seme-alabek elkarrekin jolasteko programa jarri du martxan udalak
Donostia Gazteriak ‘Familiarekin jolasean’ ekimena jarri du martxan beste behin. Programaren helburu nagusia da gurasoek beren seme-alabekin jolastea eta beren denboraren zati bat haiekin pasatzea.
Jolasek, jostailuek eta senitartekoekiko harremanek, haurren nortasunaren garapenean duten garrantziaz ohartarazi nahi die gazteria sailak gurasoei eta gainontzeko senitartekoei, garapen horretan esku har dezaten.
Haurtxokoen larunbatetako tarte bat dago ekimen honetarako. Programa, larunbatetan 17:00etatik 18:15era, honako Haurtxokoetan gauzatzen da: Aiete, Altza, Amara; Bidebieta; Egia; Gros; Intxaurrondo eta Martutene. Egitaraua osorik hemen.
Haurtxokoetara 5 eta 11 urte (HH5-LH5) bitarteko haurrek beraien senitartekoekin, guraso zein anai-arrebekin, batera joan daitezke bertan antolatzen diren jolas, tailer eta ikuskizunetan parte hartzera.
Oraingoan, Familiarekin Jolasean-ek irudi berria estreinatzen du, Maite Rosende ilustratzailearen eskutik.