Donosti Berri elkartea mendeurrena ospatzen hasiko da
100 urte beteko ditu maiatzaren 1ean Donosti Berri elkarteak. Hori dela eta, urtean zehar hainbat kultur eta kirol jarduera antolatuko dituzte mendeurrena ospatzeko.
Lehena igandean izango da, hilaren 16an. Gipuzkoako batelen ligako lehen jardunaldia egingo dute Urumea ibaian, 12:30etik aurrera. Estropada eremua Mundaiz eta Maria Kristina zubien artean izango da. Irteera eta helmuga Mundaiz zubitik gertu egongo da. Elkarteak mendeurrenaren oroimenezko kamiseta bat oparituko die partaide guztiei.