Haur danborradaren inguruko azken erabakia ostegunean edo ostiralean hartuko du udalak
Udalak eta haur danborradetako ordezkariek bilera egin dute gaur arratsaldean, eta bertan, udalaren proposamena jaso dute. Udalak bost gune proposatzen ditu, eta azken erabakia ostegun edo ostiralean hartuko da.
Donostiako alkate Eneko Goiak esan duenez, “haur danborrada izango da San Sebastian egunaren ikurra”. Proposamenaren arabera, hiriko bost auzotan antolatuko dira desfileak, eta desfile bakoitzak “ez du gaindituko kanpoaldean jarduerak egiteko indarreko araudiak ezartzen duen partaide kopurua, hau da, 800 partaide”.
Loiolako Erribera, Erdialdea, Gros, Bidebieta eta Antigua auzoetako hainbat kale itxiko dituzte haur danborradako konpainiek. Hauek dira Donostiako Festakek proposatu dituen ibilbide itxiak:
• Amara – Loiolako Erriberak: Pablo Gorosabel, Bartzelona hiribidea, Gregorio Ordoñez, Corsarios Vascos, Gregorio Ordoñez, Bartzelona hiribidea, Pablo Gorosabel.
• Erdialdea: Bulebarra, Hernani, Loiola, Arrasate, Getaria, Askatasunaren hiribidea, Idiakez, Legazpi, Bulebarra.
• Gros: Nafarroa Etorbidea, Zurriola, Lapurdi, Zurriola, Nafarroa Etorbidea.¡
• Bidebieta: Salvador Allende, Serapio Mujika, Julio Urquijo, Serapio Mujika, Salvador Allende.
• Antigua: Zumalakarregi Etorbidea, Tolosa Hiribidea, Mauleon, Tolosa Hiribidea, Zumalakarregi Etorbidea.
Hurrengo egunetan konpainia ezberdinek proposamena aztertuko dute eta Donostiako Festaki parte hartuko duten ala ez komunikatuko diote ibilbide ezberdinetan kokatzeko.