70 positibo atzeman dituzte Martuteneko espetxean
Martuteneko espetxea. (Argazkia: Ion Lopez) Koronabirus agerraldi bat atzeman dute Martuteneko espetxean, eta 70 presok eman dute positibo. Eusko Jaurlaritzak Efe albiste agentziari adierazi dionez, astelehenean atzeman zuten agerraldiea, eta espetxeko 200 presoei PCR probak egin dizkiete dagoeneko. Horrela, positibo eman duten 70etatik, 50 asintomatikoak dira, eta hogeik sintoma arinak dituzte. Beste hamabik, ordea, emaitza zehaztugabea eman dute, eta proba berriz egin beharko diete.
50 asintomatikoak berrogeialdia egiten ari dira euren ziegetan, eta sintoma arinak dituzten 20ak isolatuta daude. Era berean, agerraldia kontrolatzeko, astelehenean presoen agerraldia behar zuten epaiketak, kartzelako sarrerak eta irteerak eta espetxe barruko jarduerak atzeratu eta mugatu zituzten, eta hala jarraitzen dute.

