Oposizioak hiriko zirkulazioa berrantolatzeko proposamena kritikatu du
EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak Udal Gobernuak Datorren Donostia, hiriko zirkulazioa berrantolatzeko egindako proposamena, kritikatu dute.
EH Bilduk ondorengoa adierazi du ohar bidez: “Udal gobernuak zenbat emisio murriztu nahi duen argitu arte, EH Bilduk ez du parte hartuko aktiboki Datorren Donostia egitasmoan”. Alderdiaren hitzetan, “emisio gehien eragiten dituen sektorea garraio motorizatua da da, beraz, mugikortasun jasangarriaren lehen neurria hirian autoaren erabilera murriztea izan behar du. Izan ere, trafikoak eragiten dituen arazoak ez dira konpontzen autoei leku gehiago eskainita, baizik eta orain arte duten nagusitasuna murriztuz”.
Udalak egindako proposamena “nahikoa” ez dela uste du, eta horrela adieraziko dute biharko Pilar Arana zinegotziak antolatutako bileran. Izan ere, Udal Gobernuak azaroan egindako proposamenean aipatutako hainbat ideia ez dira aste honetan aurkeztutako proposamenean agertzen. Esaterako, auto pribatuen trafikoa debekatzea erdigunean edo emisio gutxiko gune bat ezartzeko mugikortasun baten proposamena.
EH Bilduren ustez, proposamena ez dator bat emisio gutxiko eremu bat ezartzearekin. “eta gaur egun, proiektu hau ezin da kokatu trantsizio ekologikorako proiektu gisa, ezin da alderatu hiri aurreratuenak hartzen ari diren neurriekin”.
Elkarrekin Donostiak, ordea, erdigunean sartzeko baimena duten ibilgailuei buruzko proposamena kritikatu du. “Gure harridura izan da proposamen horren arabera, donostiarrek zentroan sartu ahal izateko baldintza oso zorrotzak bete beharko dituzten bitartean, turistak beren hotelera edo pisu turistikora iritsi ahal izango direla inolako arazorik gabe”, zehaztu du Aitzole Aranetak.
Aranetak bere koalizioa emisio txikiko eremuak ezartzen aitzinadria izan dela adierazi du, zehazki, Madrilen eta Bartzelonan. Haien iritziz, proposamen horrek “erdigunean dauden autoen kopurua murrizteko eta kutsadura gutxitzeko” balio behar du, eta “ez zentroa turistentzat bakarrik uzteko”.