Azoraren blokeko bizilagun batzuek kaleratze agindua jaso dute
Azoraren blokeko bizilagunen egoeraren okertzea salatu du Saretxek. Epaileak, Ategorrieta 34. portalean bizi diren bizilagun batzuen aurkako kaleratze agindua ezarri du jada, zazpi eguneko epean etxea utzi beharko dute. Honekin batera, 900 euroko isuna ezarri diete.
Inmobiliaria Vascongada zenak, Azora putre funtsari saldu zizkion Groseko etxebizitzak, eta alokairuak %33 garestitu zituen. Saretxeren esanetan, bizilagun hauek ere kaleratze arriskuan daude.
“Isilpeko kaleratzeak” dira hauek Saretxeren ustez “agerian uzten du zein den auzoko kideen errealitatea eta kapitalismoaren berezko kontraesanak areagotzen direnean”.
Erresistentziarako deia egin du Saretxek, zabaldu berri duen agirian, “klase elkartasunera” deituz.