Merina Grisek bere lehen kontzertua iragarri du
Azkenean iragarri du Donostiako talde misteriotsuak bere lehen kontzertuaren data. Julen, Sara eta Pascal hirukoteak lau kanta kaleratu ostean Dabadaban antolatu dute estreinaldi kontzertua.
Izenak esan dituzten arren, orain arte ez dute aurpegia erakutsi, taldearen gaineko interesa handituz. ‘Pop zakarra’ de euren estiloa, elektronikaren esparru zabaletatik edanez, kantu eta bideoklip ikusgarriekin, ikusmira handia sortzen ari dira iaztik.
Martxoaren 12an izango da kontzertua, eta sarrerak salgai dira dagoeneko.