Mundu baten hasiera
“Oraindik udaletxean zela, Ernesto Gascok bizipoz handiagoa eskatu zuen Gabonetan – gogoratu zuen gizonak, itsaso ezin zabalagoaren aurreko bakardadean, hankak uretan ezarian sartzearen erritualarekin–; suizidioak ekiditeko asmoz, noriak, argiak, espektakuluak, beharrezko zirela. Debordek, edo holakoren batek, bazioen zerbait horri buruz, baina aspaldiko kontuak dira horiek. Orain, hemen nago, ni eta ez beste inor, zer gertatuko zain. Baina ez da ezer gertatuko. Dena pikutara joan zenean, konturatu ginen, berandu konturatu ere, dirua ezin zela jan, eta argi gehiegik itsutu egiten duela– berretsi zuen gizonak burua ur hotzetan sartu aitzin–. Munduaren amaiera beste mundu baten hasiera izango da, halabeharrez”.