"Emakumeen etxeak etxe handiago bat behar du"
Urte hasierarekin batera, Donostiako Emakumeen Etxeak udalari “etxe handiago bat” eskatzeko mobilizazioak berrartu ditu. Hainbat pertsona Bulebarrean elkartu dira, berriz ere, egoera salatzeko: “Udalak ezin du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna babesten duela eta indarkeria matxistaren aurka borrokan dagoela mantendu. Ez, emakumeen etxe bat ukatzen jarraitzen duen bitartean”.
“11 urte daramatzagu espazio egoki bat eskatzen, eta udalak beste erakunde batzuei lurrak eta ekipamenduak ematen dizkien bitartean, donostiarroi funtsezkoa dugun ekipamendua ukatzen digu”. Elkartearen ustez irtenbidea erdigunetik gertu dagoen gune bat da, “beharren araberako tamainarekin eta baliabideekin egokitutakoa”.