Galduta ere, lehenengo postuan jarraitzen du Txuri Urdinek
Txuri Urdinen eta Majadahondaren arteko neurketa bat. (Argazkia: Txuri Urdin) Txuri Urdineko neskek Majadahondaren aurka jokatu zuten larunbatean etxean, baina ez ziren gai izan madrildarrak gainditzeko. Lehenengo zatia irabazi bazuten ere (1-0), hurrengo biak galdu egin zituzten donostiarrek (0-1 eta 0-1), eta 1-2 izan zen azken emaitza. Horrela ere, ligako lehenengo postuan jarraitzen du Txuri Urdinek.
Mutilek ere ezin izan zuten garaipena eskuratu, 3-2 galdu baitzuten Bartzelonaren aurka. 1-1, 0-1 eta 2-0 bukatu ziren neurketaren zatiak, eta garaipena katalanentzat izan zen. Horrela, donostiarrak bosgarrenak dira ligan.
Bestalde, Realeko neskak Bartzelonaren aurka jokatzekoak ziren asteburuan, eta Bera Bera Zonzamasen aurka, baina bi neurketak atzeratu egin dira, koronabirus kasuak direla eta.
Horrez gain, astean zehar partidak izango dituzte talde donostiarrek. Ibaeta Basketek, esaterako, bihar, hilaren 18an, jokatuko du Teneriferen aurka, eta Realeko mutilek asteazkenean jokatuko dute Atletico Madrilen aurkako kopako kanporaketa.
EMAITZAK:
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 18. jardunaldia
- Bartzelona – Reala (atzeratuta)
Gizonezkoen lehen maila, Errege Kopako final zortzirenak
- Reala – Atletico Madril (asteazkena, 21:00)
Izotz Hockeya
Gizonezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
- Bartzelona 3 – Txuri Urdin 2
Emakumezkoen lehen maila, 13. jardunaldia
- Txuri Urdin 1 – Majadahonda 2
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 15. jardunaldia
- Tenerife – Ibaeta basket (asteartea, 20:00)
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 11. jardunaldia
- Zonzamas – Bera Bera (atzeratuta)

