Isurketa gehiago izan dira Urumean, Txomiñenea inguruan
2021ean Urumea ibaian izandako zortzi isurketa kutsakor salatu zituen Eguzki Erakunde Ekologistak, eta isurketak nondik zetozen argitzeko eskatu zien behin eta berriro Uraren Euskal Agentziari, aldundiari eta udalari. 2022. urtea hasi baino ez da egin, baina dagoeneko salatu dute berriz ere isurketa kutsakorrak agertu direla ibaian, Txomiñenea inguruan.
Hain zuzen, Lanberri auzo elkarteak egin du salaketa Facebook sare sozialean, hiru bideo argitaratuta. Urtarrilaren 1ekoa da bideoetako bat, 6koa beste bat eta 15ekoa beste bat, eta Eguzkik ere egoera salatu du, berriz ere, erakundeei azalpenak eskatuta. Era berean, Lanberrik gogorarazi du 112ra deitu behar dela isurketaren bat ikusiz gero.
Honats azken egunotan Urumean ikusten ari garena. Lenoko lepotik burua! Iaz 8 isurketa salatu genituen.Zer gertatzen ari da?
— Eguzki (@EguzkiEH) January 18, 2022
Esta es la imagen del Urumea estos días, seguimos igual. El año pasado 8 denuncias de vertidos¿qué esta pasando?@uraEJGV@DSS_Ingurumena@OrainIngurumena pic.twitter.com/dWS9DGqZcf