Urrezko Danborra "duintasunez" eman behar dela nabarmendu du Eneko Goiak

Esther Ferrer artistari Urrezko Danborra Parisen ematearen erabakia adostu ez izana kritikatu dute gainerako udal taldeek. Are gehiago, pasa den astean Eneko Goia alkateari egotzi zioten “gezurra” esan izana. Horren inguruan galdetuta, Goiak esan du gai horri ez zaizkiola “buelta gehiago” eman behar. “Udalak aho batez erabakitzen badu pertsona bat errekonozitzea, hori duintasunez egin behar da. Eta zailtasun bat sortzen denean, esfortzua guk egin behar dugu. Eta ez dago besterik”, azaldu du Goiak.