Santamaria udaltzainburuaren dimisioa eskatu dute hainbat udaltzainek
Hainbat udaltzainek protesta egin dute gaur arratsaldean Viktoria Eugenia aurrean, Hiritar Merezimenduko dominak banatzeko ekitaldiaren aurretik. Protestan Mikel Santamaria Udaltzaingoaren zuzendariaren dimisioa eskatu dute.
Lehendik protestak egin dituzte sindikatuek deituta, eta bertan Martin Ibabe udaltzainez arduratzen den zinegotziaren dimisioa eskatu zuen. Donostiako Udaleko Langile Batzordeak, LAB, ELA, Erne eta CCOO sindikatuekin batera, bizi dituzten lan baldintzen inguruan antolatu izan dituzte protestak.
Langileen Batzordearen kexaren arabera, “langileek urteak daramatzate minimo gutxirekin lan egiten, eta pandemian alarma guztiak piztu dira, lanaldi askotan laguntza nahikorik gabe lan eginez eta poliziei aitortu ez zaien aparteko ahalegina egitera behartuz”.