Antiguako hiribideak hartu dituzte haurrek
600 partaide izan dira Antiguan egin duten haur danborradan. Auzoko hiribide nagusietan desfilatu dute bost eskolatako konpainiek.
Ibai ikastolako haurrak, Zumalakarregi hiribidean. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Aurtengo haur danborrada bost gunetan banatu dute, eta Antiguan bost konpainia izan dira: Añorgako Amassorrain ikastola eta Antiguako Ibai ikastola, Jakintza ikastola, Manuel de Larramendi ikastetxea eta Santo Tomas Lizeoa. Tolosa hiribidetik abiatu dira eta Zumalakarregi hiribidean zehar ibili ondoren bueltan joan dira.


