2022ko San Sebastian eguneko haur danborrada zeharo desberdina izan da. Erdialdean ez ezik, desfileak egin dituzte hiriko beste hainbat auzotan.
600 haur inguruk parte hartu dute Amara Berriko eta Loiolako Erriberako haur danborradan. Bost eskolek hartu dituzte bi auzoetako kaleak.
600 partaide izan dira Antiguan egin duten haur danborradan. Auzoko hiribide nagusietan desfilatu dute bost eskolatako konpainiek.
Antiguako elizaren aurrean hainbat bizilagun elkartzen hasi dira eguerdiko ordubatetan eta, pixkanaka festa pizten hasi da.
Erdialdean zeuden aurtengo haur danborradako foku nagusiak, bertan desfilatu baitute Orixe ikastetxeko danbor nagusi Lorea Arrietek eta Mundaiz ikastetxeko pertsonaiek.
Egiako eta Groseko bost zentrotako 550 haur inguruk desfilatu dute Groseko kaleetatik.
Aurtengo San Sebastian eguna ez dute berehalakoan ahaztuko Bidebietako bizilagunek. Haur danborrada hiriko erdialdetik kanpoko auzoetara ateratzea estimatu dute guraso askok.