Donostian bukatuko da Frantziako Tourraren bigarren etapa

2023ko Frantziako Tourreko bigarren etapa Donostian amaituko da, EITBk argitaratu duenez. Gasteizen (Araba) hasiko da etapa hori, eta Donostiaraino helduko da. Hain zuzen, 2023 Frantziako Tourra Bilbon (Bizkaia) hasiko da, eta bertan amaituko da lehenengo etapa hori. Era berean, hirugarren etapa ere Euskal Herritik ibiliko da, Amorebieta-Etxanotik (Bizkaia) aterako baita, Baionan (Lapurdi) bukatzeko.
Hilaren 26an egingo dute publiko 2023ko Frantziako Tourraren ibilbide osoa.