Haur danborrada auzoetan barrena ibili da
2022ko San Sebastian eguneko haur danborrada zeharo desberdina izan da. Erdialdean ez ezik, desfileak egin dituzte hiriko beste hainbat auzotan.
Grosen, Amara Berrin, Loiolako Erriberan, Bidebietan eta Antiguan egin dute haur danborrada. Formatu aldaketak harrera ona izan du herritarren artean.
Hauxe duzue parte hartu duten eskolekin egindako bideo laburpena. Musika Benghoven artista donostiarrarena da.