Haurrak pozez eta alai Groseko kaleetan
Egiako eta Groseko bost zentrotako 550 haur inguruk desfilatu dute Groseko kaleetatik.
Gogoz heldu dira Aitor Ikastolako, Zurriola Ikastolako, Biteri Zuhaizti eskolako, Arantzazuko Ama katekesiko eta Maria Reina eskolako haurrak Groseko Nafarroa hiribidera. Haur danborrada hasi aurretik, danbor eta upel hotsak ozen entzuten ziren auzoko kaleetatik, baina 12:00etan hasi da festa nagusia.
Nafarroa hiribide osoa igaro dute haurrek, Zurriola pasealekura heldu arte. Han, Lapurdi plazan eman dute buelta, Nafarroa hiribidea beste aldetik zeharkatzeko.
Jarraian, Groseko haur danborradako irudien bilduma: