San Sebastian bezpera gogoz ospatu dute auzoetan
Bigarrenez, donostiarrek ezin izan dute San Sebastian bezpera behar bezala ospatu, baina iaz ez bezala, aurten ez dago etxeratze agindurik, eta asko izan dira Donostiako egun handia beste modu batera ospatzen hasi diren herritarrak, hainbat auzotan.
Intxaurrondon, esaterako, hainbat auzokidek afari berezia egin zuten Zulo Zahar elkartean, goiko irudian ikus daitekeen moduan. Afari ederra egin zuten, erreboilo, sagardo eta guzti:
Parte Zaharrean ere danbor hotsak entzun ziren kaleetan, eta Konstituzio plazan ere bildu ziren zenbait herritar, modu inprobisatuan:
Festa lehertu da Donostiako Parte Zaharrean… pic.twitter.com/QQKjeWlnO8
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) January 19, 2022
Alkaterik gabe askoz hobe#SanSebastián pic.twitter.com/1e0RuC1YQS
— Trever Aritz (@treveraritz) January 19, 2022
Grosen, gauerdian bizilagun batzuek martxa eta Sarriegiren beste hainbat abesti jarri zituzten bozgorailuetatik, eta asko izan ziren balkoietara eta leihoetara abestera eta danborra jotzera atera ziren auzokideak:
Antiguakoak ere ez ziren atzean gelditu, eta martxa jotzera atera ziren:
Antes de que nos echen pic.twitter.com/2WpbVKJVfP
— Domingos en chándal (@enchandal_) January 19, 2022