Sumendien proiektua
Kaixo denoi, Donostiako Katalin Erauso ikastetxeko ikasleak gara. Orain dela hilabete gutxi batzuk gure herrietatik Euskal Herrira iritsi gara, eta pixkanaka euskara ikasten ari gara. Gure gelan, EUSLE programa jarraitzen dugu eta bosgarren eta seigarren mailako bederatzi ikasle gara. Sumendi eta dinosauroak ikasteko proiektu polit bat egin dugu eta zuekin konpartitu nahi dugu.
1. fasea: Zer jakin nahi dugu?
Proiektua hasteko, informazioa liburuetan eta interneten bilatu dugu. Baita ere, La Palma irlako Cumbre Vieja sumendiaren berri egunero bideoen bidez aztertu dugu.
Proiektuaren bidez, jakin dugu sumendiak zer diren, sumendien atalak zeintzuk diren, zer gertatzen den erupzioa dagoenean eta dinosauroak nolakoak ziren.
Informazio horrekin guztiarekin denen artean horma irudi handi bat sortu dugu, eta bertan sumendi eta dinosauroez idatzi dugu, apaintzeko sumendiak marraztu ditugu eta osatzeko argazkiak itsatsi ditugu.
2. fasea: Ikasi duguna praktikan nola jarri?
Hasteko, sumendien maketak kartoi eta paperez egin ditugu, sumendi desberdinak sortuz. Geroago, plastilina erabili dugu dinosauro mota asko egiteko.
Bukatzeko sumendia sortzeko esperimentua egitea pentsatu dugu. Esperimentua oso dibertigarria izan da guretzako.
3. fasea: Gure lanak beste ikasleei erakutsi
Gure lan guztiekin gure gelan erakusketa bat prestatu dugu, eta beste geletako ikasleak gure gelara gonbidatu ditugu. Erakusketa honetan gure horma irudia, sumendien maketak eta plastilinazko dinosauroak jarri ditugu eta, denon artean ikasitako guztia, beste ikasleei azaldu diegu.
Denok ondo pasatzeko, jolas bat asmatu dugu. Sumendien atalen izenak makiltxoetan idatzi ondoren, ikasleen artean banatu ditugu eta haiek gero sumendien maketetan jarri dituzte.
Bukatzeko, sumendiaren esperimentua beste ikasleen aurrean hiru aldiz egin dugu.
Hiru talde, hiru ikasle talde bakoitzeko, aritu gara sumendien proiektua garatzen. Guztira, bederatzi ikasle.
Nola sortu sumendia?
· Poto bat hartu.
· Xaboi pixka bat bota barrura.
· Kolore gorria gehitu.
· Bikarbonato pixka bat bota.
· Ondo nahastu.
· Ozpina gehitu.
· Bukatzeko, ikusi zer gertatzen den.