Brava DJak nazioarteko Boiler Room saio batean parte hartu du

Donostiako Bravak DJak nazioarteko Boiler Room ikuskizunean parte hartu zuen joan den astean, ordubeteko DJ saioa eskainiz. Madrilen izan zen ostegunean, eta hiru egunetan 35.000 baina ikustaldi gehiago lortu ditu Youtuben.
MS Nina abeslari argentinarrak antolatu zuen saioa, eta Bravari egokitu zitzaion gaua ixtea. Zuzenean igorri zen bideoan ikusten denez, Bravaren ohikoa den energia eta musika nahasketa izan ziren saioaren oinarria. Berak egindako animalia kapeluak jantzita zituen hainbat zalek. Saioaren erdian, Wohou artistak egindako ‘libre dantzatu’ eta ‘errespeta ezazu’ afixak erakutsi zituen.
Sare sozialetan ere zabaldu dute Bravaren dj seta.
Esa Brava!
— DON DATA (@Erik_Urano) January 21, 2022
Momentazo y rewind incluido!
Thanks! pic.twitter.com/uztLqbIh7r
Boiler Room (galdaren gela edo irakiten duen gela) musika zabaltzeko sareko plataforma bat da, mundu osoan zehar zuzeneko musika saioak ematen dituena. Londresen 2010ean sortua, Boiler Roomek mundu osoko 100 hiri inguruko ikuskizunak aurkezten ditu. Besteak beste, Londresen, Amsterdamen, Berlinen, Lisboan, São Paulon, Mexiko Hirian, Krakovian, Tokion, Sydneyn, Liman eta Los Angelesen antolatzen dira eta batez beste 30-35 show berri ekoizten ditu hilero.
Hemen da saioa osorik ikusgai.
Joan den irailean, Irutxuloko Hitzan elkarrizketa luzea egin genion, Brava DJaren atzean dagoen Sara Delgadon. Irakurri osorik jarraian dagoen estekan