Martuteneko Mendiburu gasolindegiaren lursailari bizitegi erabilera eman diote
Martutene eremuari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari behin-behineko onarpena eman dio udalak. Mendiburu gasolindegia zegoen lursailari erabilera aldatu diote, etxebizitzak eraiki ahal izateko. Hau da, industria erabilera kendu eta bizitegi erabilera eman diote eremuari. Hori dela eta, hamalau etxebizitza eraiki ahal izango ditu promotore pribatu batek.
Eneko Goia alkateak ez du eperik zehaztu gasolindegia eraisteko, prozesuak luze jo dezakeelako. Gaur egun, gasolindegiaren eremuan autoa aparkatzen dute bizilagun askok. Etorkizunean, ordea, etxebizitzen eraikin bat eraikiko dute leku horretan.