Udalak 10.000 euro bideratuko ditu hiriko establezimenduen errotuluak euskaraz jartzeko
Hiriko establezimenduen errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak onartu ditu Donostiako Udalak. Zehazki, kanpoko zein barruko errotuluak euskaraz eta elebitan jartzeko 10.000 euro bideratuko ditu. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburu estrategikoetako bat da euskararen erabilera areagotzea arlo sozioekonomikoan, zehazki merkataritza eta ostalaritza esparruan.
Hiriko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu jardueren sektorean euskararen erabilera indartzeko diru laguntzak ematen urteak daramatza udalak. “Hizkuntza paisaia euskalduntzeko nahian, establezimenduen barruko hizkuntza paisaia aldatzeko diru laguntzak ere eskainiko dira, euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik”, azaldu dute.