Donostiako Neska Gazte Eguna egingo dute
30 neska* gaztetik gora bildu ziren Intziri taldearen aurkezpenean, 2021eko otsailean. (Argazkia: Beñat Parra) Otsaileko bigarren asteburuan urtebete beteko da Intziri Donostiako Neska* Gazteen taldea aurkeztu zutenetik, eta hain zuzen, asteburu horretarako antolatu dute Donostiako Neska Gazte Eguna, otsailaren 12rako. Intxaurrondoko Letaman gaztetxean egingo dute, eta egun osoko egitaraua prestatu dute:
- 11:30ean, Maitasun erromantikoak deseraikitzen ikastaroa-
- 13:30ean, Neska* Gazte argazkia.
- 14:30ean, bazkaria eta bingo musikatua.
- 18:00etan, karaokea,
- 19:00etan, bertso saio feminista.
- 20:30ean, Gora Etorri! taldearen kontzertua.
Jardueretan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, hemen.

