Formol konpainiaren antzezlana otsailaren 12an eta 13an izango da Donostian
Album antzezlana aurkeztuko du Formol laborategiak, lehen aldiz Donostian, datorren otsailaren 12an eta 13an Gazteszenan.
Millenial gisa ezagututako belaunaldiaren erradiografia edo hausnarketa sustatzen du konpainiak obra berri honetan: “Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Beharrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Prekarioak, narzisistak, infantilak… zer espero da gutaz? Zer daukagu guk esateko? Nor gara gu?”
Edurne Azkarate Sobrinok (Oion, 1993) zuzentzen du taldea, eta Mikel Ibarguren Egibar (Zestoa, 1995) eta Intza Alkain Ibarguren (Lasarte-Oria, 1995) dira aktoreak.
Donostia Kulturako webgunean salgai daude sarrerak, 10 eurotan.