Kalean da lehen Atzean Zuloa: "Gaur egun pobrea bazara, zuk nahi duzulako da"
Kalean da Atzean Zuloaren denboraldi berriko lehen saioa: Kriptoanaia. Kriptodiruan inbertitzen duen “marrazo pentsaeradun” ekintzaileari egiten diote irri, ohi den moduan, topikoetatik abiatuta.
Nola ez, kriptoanaiak Youtubeko anuntzio bati esker hasi zen inbertsio munduan. Oraindik ez da aberastu, baina badu horretarako estrategia: “holdeatzea”.
Bosgarren denboraldia
Bosgarren denboraldi honen berezitasun gisa, denboraldi berria osatuko duten hamar bideoetatik bat ikusleen esku utzi dute. Hauxe da sareetan bota zuten galdera: zein pertsona mota irudikatu beharko genuke datorren denboraldi honetan? Proposamen guztien artean Mikel Marrazki erabiltzaileak irabazi du, “parrandan beti besteek liatzen dutelako atertzen dena, baina beti azkena erretiratzen dena”.
? Gure lehiaketak badu irabazlea. Zorionak, @Mikel_marrazki!
— Atzean Zuloa (@AtzeanZuloa) January 26, 2022
? BIHAR hasiko den denboraldi berrian "parrandan beti besteek liatzen dutelako ateratzen dena" ikusi ahal izango duzue. Adi egon! pic.twitter.com/UnGNOLkz84
Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktore donostiarrek gorpuzten dituzten pertsonaiak izango dira, beste behin, umorezko ikus-entzunezko hauen protagonista.
Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da. 2018an hasi zen, eta 2022ean 5. denboraldiari ekingo diote. 32 pertsona mota eta bere herrenak irudikatu dituzte dagoeneko, eta beste hamarrekin osatuko dute euskal gazteriaren erretratu zabala izateko bokazioa duen bilduma.