Zer ari da gertatzen Mundaizen?
[Aurrerapena] Zer ari da gertatzen Mundaizen? Suteak direla, etxe kaleratzeak, eraikinen eraisketak, «giro aldrebesa» sumatzen dute bizilagunek. Hiria behin izan zenaren, eta izan daitekeenaren arteko muga horretan, indar politiko guztientzat da lehentasun bat, baina inork ez du aurrera urratsik egiten. AHTak, autobusen geltoki berriak eta Tabakalerak ekarri dituzten eraldaketek, Egia, eta Mundaiz, erakargarri bihurtu dituzte higiezin enpresa mozkinzaleentzat, baina mozkinek beti dute ifrentzua. Eta gaur-gaurkoz Mundaiz, eskutik eskura mugitzen ari den fardel bero baten antza hartzen ari da.
AHTa eta Egiaren eraldaketa
Tabakalera 2015ean inauguratu zen arte garaikidearen zentro moduan, eta ordutik, auzoa eraldaketa izugarria bizitzen ari da: Egia eta Gros lotuko dituen Iztuetako lur azpiko pasabide berria martxorako irekita egotea aurreikusten du udalak, urriaren 28tik itxita dagoen Egia azpiko pasabidea bi urte inguru iraungo dute lanek, eta Mundaiz kalearen erdia itxita dago ere, 2020ko uztailetik abiadura handiko trenaren geltokiko lanak egin, eta Telefonicako eta Iberdrolako sareak desbideratzeko .
Abandonua eta irregulartasunak
Eraldaketa honen aurretik, ordea, egoera tamalgarrian dauden eraikinek arazoak sortu dituzte bizilagunen artean. Han egon zen bizitzen Egiako bizilagun Peio Galvez bost urtez. “8. zenbakian bizi ginen gu, 10.ean jende mordoa bizi zen”. Oraindik ere bizi da jende nahikotxo, bizigarritasun baimenik ez duten lokaletan. Udalak adierazi du “egoeraren berri” baduela, eta pausoak ematen ari dela “egoera hori erregularizatzeko”.
Ander Gortazar arkitektoak adierazitakoaren arabera, “Mundaizko eraikin asko antolamenduz kanpo daude, eta beraz, ezin dira berritu. Horrek ekarri du hainbeste urteren ostean, geroz eta egoera okerragoan egotea. AZPI elkarteak, adibidez, arazo bera zuen: ezin zituzten obra handiak egin beraien lokalean”.
Bihar osorik IRUTXULOKO HITZAren astekarian eta webgunean.