Bizkaia pasealekuko espaloia berritzen ari dira
Donostiako Udaleko brigadak Amara Berriko Bizkaia pasealekuko espaloia berritzen ari dira, Lehendakari Agirre eta Mundaiz zubiaren arteko zatikoa, hain justu. Galtzadarri zaharra kentzen eta berria jartzen ari dira, azpiko hareazko zorua mantenduz, zuhaitzen sustraiei kalterik ez eragiteko. Lanak otsailaren erdialdean amaitzea aurreikusten du udalak; 22.648,15 euro gastatuko dituzte lanetan.
“Galtzadarria ez zegoen egoerarik onenean, pasealekuko zuhaitzen sustraiak hazten ari zirelako; izan ere, galtzadarrien oinarri den hondarrezko oinarria mugitu egin zen, eta, gainera, pasabidea zailtzen zuten hondoratzeak eta putzuak sortu ziren, batez ere euri egunetan”, azaldu du Miguel Angel Diez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak.