Zer ari da gertatzen Mundaizen? Suteak direla, etxe kaleratzeak, eraikinen eraisketak, «giro aldrebesa» sumatzen dute bizilagunek. Hiria behin izan zenaren, eta izan daitekeenaren arteko muga horretan, indar politiko guztientzat da lehentasun bat, baina inork ez du aurrera urratsik egiten.