Egiako frantziskotarren parrokia itxi dute, koronabirusa dela eta
Egiako frantziskotarren parrokia itxi egin dute, erlijiosoen artean hainbat koronabirus kasu atzeman dituztelako. Parrokian zazpi fraide daude, eta horietako hiruk positibo eman dute azken egunotan. Horregatik, gunea itxi egin zuten asteazkenean; egoera azaltzen duten kartelak daude orain parrokiaren atean. Horrela, gunean ez dute mezarik ez hiletarik eskainiko momentuz, egoera normalizatu arte.