Euskal Kirol Federazioen Batasunaren Anoetako egoitza berria inauguratu dute
Errotaburu pasealekutik Anoetako estadiora mugitu da Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB). Gaur goizean egin dute egoitza berriaren inaugurazioa. Donostiako Udalaren 1.300 metro koadroko lokala da, eta han biltzen dira Gipuzkoako hamazazpi federazio.
Askotariko kirolak jorratzen dituzten federazioak dira: urpeko jarduerak, xakea, automobilismoa, badmintona, eskubaloia, beisbola eta sofbola, ehiza, txirrindularitza, judoa, mendia, motoziklismoa, arrantza eta castinga, piraguismoa, arrauna, errugbia, triatloia eta bela.
Instalazio berriak bisitatu dituzte goizean Marin Ibabe kirol zinegotziak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Jon Redondo kirol zuzendariak eta Angel Gurrutxaga EKFBko presidenteak.