Añorgako duatloia egingo dute martxoaren 13an
Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak iragarri duenez, “urteetako ametsa” klubaren mendeurrena ospatzearekin batera beteko dute. Hain zuzen ere, martxoaren 13an, lehen aldiz, Añorgako duatloia egingo dute. 10:00etan abiatuko da proba.
5 kilometro korrika, 20 bizikletaz eta beste 2,5 kilometro korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek. “Duatloia, bere osotasunean, Añorgako lurretatik barrena osatuko da, bizikleta ibilbide labur, bezain gogor eta dibertigarri batean”, adierazi dute. Laster informazio gehiago emango dutela gaineratu dute.