Eskubaloi kopako azken fasean zortzi talde ariko dira
Espainiako Eskubaloi Kopako azken fasea Donostian jokatuko da, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitarte. Bera Bera antolatzaile gisa eta Elx azken txapeldun moduan sailkatuta zeuden, eta orain jakin dute zeintzuk diren sailkatu diren beste sei taldeak. Bigarren faseko kanporaketak bukatuta, hauek dira koparen lehian ariko diren talde guztiak: Granollers, Gijon, Malaga, Atletico Guardes, Valladolid, Rocasa, Elx eta Bera Bera.
Ligako lehen zortzi taldeak ariko dira Donostian, eta, era berean, kopako azken bost txapeldunak: Rocasa (2017), Gijon (2018), Bera Bera (2019), Malaga (2020) eta Elx (2021). Bera Bera eta Elx bakoitza multzo batean kokatuko da zozketan. Azken faseak ohiko formatua izango du: ostiralean final-laurdenak jokatuko dira, larunbatean finalerdiak eta igandean finala.