Ikuskizun berria aurkeztuko du, azkenean, Barrexerkak
Barrexerkak hilabeteak darama esketxak errepikatzen, eta horregatik, Donostian antzezteari utzi behar izan zioten Barretourraren bitartez, inguruko herrietara joanaz. Zaleak pozik jarriko dira beraz, azkenean, ikuskizun berria prestatu baitute ‘Hor esketx bat dago’ izenpean.
Gazteszenan aurkeztuko dute martxoaren 4ean eta 5ean. Hasiera batean bi data aurreikusi zituzten, beteko zirelakoan, baina, azken orduan, ‘Estirando el chicle’ Espainiako podcast famatuak, bere ikuskizuna dataz aldatu, eta martxoaren 5ean egingo dute Donostian. Barrexerkak salatu duenez Berri Txarrakek bere agur kontzertuarekin egindako kontraprogramazio bera jasaten ari dira.
Esketx berriak ikusteko aukera, aipatu bi datetan izango da Gazteszenan, 19:30etan, eta sarrerak 5 eurotan izango dira. Hasiera batean, beti 3 eurotan izaten ziren arren.
Barrexerka taldea ezaguna da Donostian, hiriari lotutako umore eta “txiste txarrengatik”. IRUTXULOKO HITZAn ‘Auzolotsak’ proiektua sortu zuten.