Gabonetan 2.711 bidaiarik erabili zuten Illunbeko autobus zerbitzua
(Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak Illunbetik hiriko erdialdera jaisteko doako autobus zerbitzua jarri zuen Gabonetan. Erabiltzaileen datuak plazaratu dituzte orain. Guztira, 2.711 bidaiarik erabili zuten zerbitzua azaroaren 29tik urtarrilaren 8ra bitarte.
“Sendotu egin da zerbitzu hori, eta, are gehiago, ezaguna da Donostiara eguna pasatzera edo erosketa batzuk egitera joan ohi direnen artean. Lehen esperientzia arrakastatsua izan genuen udan, eta neguko eta Gabonetako denboraldian, autobus zerbitzuak datu garrantzitsuak izan ditu berriro”, azaldu du Turismo zinegotzi Cristina Lagek.
Udako eta Gabonetako esperientzien ondoren, Donostia Turismoak zerbitzu hau Aste Santuan ere jartzeko asmoa du.


