Otsailean hiru bisita gidatu egingo dituzte Artikutzan
Ibilaldi gidatua Artikutzan. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Udalak, urtea hastearekin batera, Artikutza Natura programa berrartu zuen, eta urtarrilean hiru bisita gidatu antolatu zituen. Otsailerako, beste hiru ibilbide egingo dituzte. Otsailaren 6an, 20an eta 27an egingo dituzte.
Lehenengo irteera Ugaldeko presara izango da. Artikutzako presa zaharrena bisitatuko dute eta ibilbide erraza izango da. Antolatzaileen arabera, “oso ibilbide aproposa da Artikutzaren historia ulertzeko”. Otsailaren 20an, Altueta eta inguruko burdinola zaharrak bisitatuko dituzte. Ibilbide hau luzeagoa eta aldapatsuagoa izango da. Azken irteera berriz, Elamako bailarara izango da.
Ibilaldietan parte hartzeko webgunearen bitartez edo 695 73 38 20 zenbakira deituz eman daiteke izena.


