Udaberriko lasterketa egingo da martxoaren 13an
Udaberriko lasterketa. Donostiak Udaberriko lasterketa berreskuratuko du aurten, pandemiaren ondorioz azken bi urteetan bertan behera geratu ostean. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Atletismo Taldeak antolatzen dute eta izen ematea ireki dute jada, eta webgunetik egin daiteke.
Lasterketak hamar kilometroko ibilbidea du, eta 10:00etan abiatuko da Ibaetako Campusetik. Aurreko urteetako ibilbide bera izango du, baina aurten, ez da Gipuzkoako Txapelketa moduan egingo. Dortsalaren prezioa 12 eurokoa da izen ematea hilaren 13a baino lehen egiten badira, bestela 14 euroko prezioa izango du. Unibertsitateko ikasleen kasuan, 6 edo 7 euroko prezioa izango du.


